XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZUHATZU DONEMILIAGA

1757. urte hasieran guztiz beharrezkoa zen Zuhatzu Donemiliagako zubiaren karelak erabat berritzea eta, obra honetarako idatzi ziren baldintzetan zehazten den bezala, Gurzubiko zubiko karelak izango ziren obra hartan jarraitu beharreko eredua.

Gurzubiko zubiak Zadorra ibaia gainditzen zuen herritik hegoaldera, kilometro batera, Zuhatzu eta Agurain udalerrien arteko mugan.

Martin de Errastiri esleitu zitzaion obra 19,5 dukat-beiloitan.

Egin beharreko obraren mugak eta hartarako baldintzen laburra kontuan harturik, dokumentuak ez du zubiaren morfologiari buruzko xehetasunik ematen.

Hala eta guztiz ere, Zuhatzuko diputatuak 1797an egin zituen deklarazioei esker dakigu zubi honek ... dos arcos crecidos... zituela.

Egia esan, deklarazio hau 1797ko urtean arkuaren ingurura egin ziren bisita eta jaso ziren lekukotasun batzuen artekoa da, eta Domingo Garcia de Medinabeitiak eta Eduardo Fernandez de Bengoetxeak, zuhatzuarrak biak, egin beharreko obraren azterketaz bukatu zen prozesu hura.

Hala deklaratu zuten: ...suma necesidad de edificarlo de nueba planta a causa de que en tiempo de ynvierno salen las aguas y se cubre de ella ymposibilitando el transito.

Honela diote ondoren bi pertsona hauek berek ...se avia cotejado y regulado... el ojo del puente debe tener de altura (sic) veinte y un pies, y de ancho diez y ocho....

4.272 errealetan zehaztu zen obraren kostua, horma, murru eta karelen eraikuntza barne.